Ken Zazpik berotuko ditu Urdulizko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 1a, 23:50

Udaletxeko balkoitik egingo den pregoiaren irakurketa eta txupinaren jaurtiketarekin emango zaie hasiera, ostiral honetan 19:00etan, Urdulizko Andra Mari jaiei. Hain zuzen ere, herriko Ipurtats Aisialdi Taldea izango da ardura. Ondoren, Kakarraldo maskotaren jaitsiera egin eta eleiz alboko landetara abiatuko dira kuadrilak, txistulariak, buruhandiak eta Gazte Leku fanfarrea lagun dituztela. Urtero bezala, bi asteburu hartuko dituzte jaiek, irailaren 2a eta 3a (eleiz parean); eta 8, 9, 10 eta 11 (Elortzako eskoletan), hain zuzen ere. Hilaren 17an, azkenik, goi mailako eskupilota partida ikusteko aukera egongo da Iparralde kiroldegian. Xala - Barriola eta Mtz. de Irujo - Lasa III bikoteak egongo dira aurrez aurre. Ume zein nagusientzako egingo diren ekitaldi ugariez aparte, ostiral honetan Ken Zazpik (argazkian) eskainiko duen kontzertua da aipagarria.

Hona hemen jaien egitarau osoa:

Irailak 2, ostirala

19:00 Txupinazoa eta jaietako pregoia Ipurtats Aisialdi Taldeak udaletxeko balkoitik eskainia. Kakarraldo maskotaren jaitsiera. Ondoren, kuadrilen kalejira Kanparaino txistulari, buruhandi, eta Gazte Leku fanfarrearekin.

20:00 Zendutakoen aldeko meza.

20:30 Karaoke txapelketarako izen-ematea.

21:00 Karaokea.

23:00 Ken Zazpi taldearen kontzertua eta ondoren Urdulizko Stropajo taldearen emanaldia.

Irailak 3, larunbata

11:00 Haurrentzako parkea, tailerrak eta kanpo margo lehiaketa 7-11 eta 12-16 urte bitarteko neska-mutilentzat. (Antsonekoa Plaza). Txu-txu trena.

11:00 Sokatira: Mutilak (Lur gainean): 1. Nuarbe, 2. Goiherri, 3. Gaztedi. Neskak (Goma gainean): 1. Badaiotz, 2. Torrekolanda, 3. Gaztedi.

13:30 Urdulizko Iratxo Gorria dantza taldearen emanaldia (Antsonekoa Plaza).

16:00 Txikientzako Futbito Txapelketaren finalak Elortzako eskoletan.

17:30 Goitiberen jaitsiera eta sarien banaketa.

19:00 Urdulizko futbol taldearen aurkezpena eta ondoren partida. Urduliz Futbol Taldea - Club Deportivo Padura.

23:30 Urdulizko taldeen kontzertua: The Icons, Da Kapo, Marutxe Conexion.

Irailak 8, osteguna

10:00 Kalejira.

11:00 Meza Nagusia.

11:45 Ohorezko aurreskua.

12:00 Fanfarrea.

12:00 Emakumezkoen herri kirol erakusketa.

16:00 Andra Mari Txirrindulari Sari Nagusia elite eta 23 urtez beherako kategorietarako.

17:45 Haurren mozorro lehiaketan izen-ematea.

18:00 Naturgaseko globo aerostatikoa, elizaren aurrean.

18:00 Patxin eta Potxin pailazoak eta jarraian mozorro lehiaketaren sari banaketa.

19:15 Txirrindulari-itzuliaren sari banaketa.

20:00 Urdulizko futbito taldearen aurkezpena eta partida: Antsonekoa - Masca (Getxo)

21:00 Charango eta Los Chinberos taldeen emanaldia.

23:00 Su artifizialak, Astondoa su-etxearen eskutik.

Irailak 9, ostirala

18:00 Urdulizko eskubaloi talde gaztearen aurkezpena eta partida: Gusla Urduliz- Beti Onak (Atarrabi)

20:30 Urdulizko eskubaloi talde seniorraren aurkezpena eta lehen mailako partida: Gusla Urduliz - Beti Onak (Atarrabi)

23:00 All Jazz Era taldearen emanaldia eta ondoren kontzertua Pin Pan Pun Band taldearen eskutik.

Irailak 10, larunbata

10:00 Kalejira.

11:00 Haurrentzako parkea, tailerrak, txu txu trena.

12:00 Idi-probak: 1. Unibasoren bikotea 700 kiloko harriarekin, 2. Novasen bikotea 700 kiloko harriarekin, 3. Sistiagaren bikotea 800 kiloko harriarekin.

17:00 Nagusien futbito txapelketaren finalak kiroldegian.

19:00 Herri Kirolak Gaztedi, Gatika, Goiherri eta Getxoko taldeekin.

19:30 Festa, bertsolari eta trikitilariak.

20:00 Sardina-dastaketa.

24:00 Dantzaldia Lauki taldearen eskutik.

Irailak 11, igandea

16:00 Mus txapelketa eta sarien banaketa.

16:30 Frontenis txapelketaren finalak eta sarien banaketa.

18:00 Areto-dantzen erakustaldia Iparralde Kiroldegian eta jarraian Play Back lehiaketa eta sari.banaketa.

Irailak 17, larunbata

17:00 Eskupilotako pilotari profesionalen partidak Iparralde Kiroldegian: 1. Partida, 2. Partida: Xala - Barriola / Mtz. de Irujo - Lasa III.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun