Ertzaintza Barakaldoko gaztetxea desalojatzen saiatu arren hiru pertsona daude dorre batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 2a, 16:51

Gaur goizean sartu da Ertzaintza Barakaldoko Dorretxea gaztetxean, barnean inor ez zegoelarik. Oztoporik gabe, langile batzuek gaztetxeko sarraila aldatu dute eta zinpeko guardiek hartu dute eraikina zaintzeko lanak. Eguerdian hainbat gaztek beraien gauzak berreskuratzeko eskatu dute eta zinpeko guardia batek sartzen utzi die. Une horretan hiru kide dorre bateraino igo dira okupazioaren aldeko banderak eskuetan zeramatzatela, itzubaltzetako lagun batek UKBERRIri telefonoz adierazi dionez. Bestalde, arratsaldeko 20:00etan herriko tabernan burutuko den asanblada ireki batera deitu dute gaztetxeko kideek. Dorretxea gaztetxea abuztuaren 26tik zegoen desalojo arriskupean. (Argazkia: Gaztesarea).

Gaiaren inguruko berriak:

Okupamugi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun