Barakaldoko gaztetxean eusten zuten gazteak eraman ditu Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 2a, 20:43

Barakaldoko Dorretxea gaztetxea guztiz hustuta zegoenean eguerdian dorre batera igo diren hiru gazteak 18:15ean jaitsi dira eta poliziaren eskuetan gelditu dira. Barakaldoko gaztetxearen kanpoaldean dagoen lekuko batek UKBERRIri esan dionez, gaztetxea eguerditik setiatu dute ertzainek, dorrean zeuden hiru gazteei ura eta jakiak ez igotzeko. Beroaldi gogorrari eutsi ezinik, dorrean zegoen neska batek tentsio jaitsiera pairatu du azukre ezaren eraginez. Orduan erabaki dute hiru lagunek jaistea. Ondoren, banan banan eraman dituzte ertzainek autoetan, baina ez dago informaziorik zehazteko epaitegira edo ertzain-etxera eraman dituzten. Dorretxearen kanpoaldean jarraitzen dute brigada higikorreko bi furgoneten poliziak eta 60 bat gazte. Irudian, Dorretxea barrutik (Argazkia: Gaztesarea).

Ertzaintza Barakaldoko gaztetxea desalojatzen saiatu arren hiru pertsona daude dorre batean
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun