Joan den maiatzean Gorlizko hainbat etxebizitzatan lapurretak izan ziren. Lapurra normalean gauez sartzen zen hutsik zeuden etxeetan, nahiz eta, noiz edo noiz etxeko jabea barruan aurkitu eta korrika atera behar izan bazuen ere.
Plentziako ikerketa
Ertzaintzak salaketa bat jaso zuen Plentzian uda pasatzeko etxe batean lapurrak indarrez sartu ondoren. Etxean kanpoko norbait zegoela ohartu zen etxeko garbitzailea nagusiarenak ez ziren hainbat objektu, jantzi eta jaki ikusi zituelako. Jabeei jakinarazi ondoren, hauek salaketa jarri zuten Ertzaintzaren egoitzan eta beraienak ez ziren gauza guztiak eman zizkieten.
Orduan, Ertzaintzak baieztatu zuen objektu haiek Gorlizko etxeetan izandako lapurretetan desagertutakoak zirela eta jakiak, berriz, jatetxean ostutakoak.
Salaketa horien ondoren Ertzaintzak ikerketa bat jarri zuen martxan lapurra nor zen jakiteko eta, azkenik, atzo atxilotu zuten Bilbon gazte bat, Gorteak kalean, bere behin-behineko etxebizitzan.