Udal tasa igoeren kontrako sinadura bilketak bihar jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 2a, 23:13

Udal Tasen Gehiegizko Igoeren Aurkako Getxoztarrok herritar ekimenak udarako prestatu duen sinadura bilketa aurrera doa eta 2.000 sinadura baino gehiago bildu ditu jadanik. Bihar, Irailaren 3an, mahai bat jarriko da Algortako Kasune kalean goizeko 10:30etik aurrera. Bihar ere arratsaldeko 6etatik aurrera Itzubaltzetan ipiniko da sinadurak biltzeko mahaia, Ibaiondo eta Santa Eugenia kaleek bat egiten duten gunean.

Hainbat denda, saltoki eta tabernatan sinadura orriak dauzkate bezeroek eta herritarrek oro har sina ditzaten. Bestetik eta sinadura bilketaren berri emanez, kartelak jarri izan dira atarietan.

Harremanetan jartzeko:

%86?@euskalerria.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun