Kontzertuak eta su artifizialak dira Plentziako jaietako egun nagusiko ekitaldirik ikusgarrienak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 2a, 23:45

Helduentzako mozorro lehiaketa 21:30ean hasiko bada ere, jai jarduera nagusiak 23:30ean botako diren su artifizialak eta ondoren izango diren bi kontzertu oso ezberdinak izango dira. Astillero plazan Kresala orkestra izango da dantzaldian, bestalde nortasun biziko eskualdeko musika taldeak izango dira txosnetan. Bertan, eta Plentziako Gazte Asanbladak antolatutako kontzertua dela medio, gaueko 23:30etik aurrera Quizical (argazkian), Patada en la papada eta Non Ote? taldeak entzuteko aukera edukiko dugu.

Quizical Uribe Kostako taldea dugu lehen RedruM deituriko taldea. Musika estiloa Thrash Death melodikoa da eta orain dela gutxi Jabi gitarrista berria hartu dute.

Patada en la Papada taldeak lau urte daramatza gazteleraz Punk-Rocka egiten. Makina bat kontzertu eman ostean zuzenean grabatutako hainbat bideo eta Patada en la papada CDa ere grabatu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun