Getxoko DYAk datorren azaroaren 5ean beteko ditu 15 urte, eta ospakizunekin hasi da dagoeneko. Gaur bere anbulantzia mota guztiak, ezindu fisikoentzako garraioa, bizikletak, arreta intentsiboko unitate higikorra, salbamendu-ontzia eta sortu zeneko autoak erakusten ari da ate irekiko jardunaldietan Algortan. Erakusketa bitxi hori Getxo Antzokiko eta San Nikolas plazetan egongo da eguerdiko 14:30ak arte. Azalpenak emateko, zalantzak argitzeko, hamaika bitxikeri kontatzeko eta DYAk egiten duen lana komentatzeko 18 bolondres daude bi plaza horietan. Argazkian, gizon batek DYAko anbulantzia zaharrenetariko bat behatzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!