Bilbotar bi atxilotu ditu Ertzaintzak Plentziako txalet batean lapurtzen ari zirelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 4a, 14:57

Ertzaintzak 30 urteko K.B. eta 36 urteko R.A. bilbotarrak atxilotu zituen ostiralean, arratsaldeko 14:00etan, Plentziako txalet baten barruan, bertan lapurtzen zihardutelakoan. Ertzaintzaren prentsa oharraren arabera, Plentziako auzokide batek deitu zuen ezezagun batzuk aipatutako txaletean zeudela esanez, eta ertzainak heldu zirenean egongelako leiho-atea apurtuta aurkitu zuten. Ondoren, etxebizitzaren barruan bi gizonak topatu zituzten. Ertzaintzaren esanetan "etxebizitza arakatua izan zenaren aztarnak zeudenez" aurrekari penalak dituzten susmagarri biak atxilotu zituzten poliziek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun