Hirugarren eta azken eguna da gaur Enekuriko Jaietan. Altxatzeko arazoak ekiditeko ohiko diana eta kalejira burutu dira goizeko 9:00etan, baina 11:00ak arte ez dira hasi eguneko ekitaldiak gaztetxoentzako tortilla lehiaketarekin. Ordu bat beranduago zendutako auzokideen oroimenez meza nagusia izan da eta elizako ekitaldiaren ondoren Erandioko Musika Banda kontzertuan hasi da 13:00etan. Kontzertu erdian nagusiek aitzaki galanta izango dute aulkitik altxatzeko, izan ere, 13:30ean mokadua jateko hitzordua daukate auzoko jubilatu guztiek. Jaien amaiera, berriz, arratsaldean izango da publiko gazteago batekin, umeentzako jolasek eta txokolatadak emango baitiete amaiera Enekuriko 2005eko jaiei.
Gaurko egitaraua:
09:00. Diana eta kalejira.
11:00. Tortilla lehiaketa, gaztetxoentzat.
12:00. Meza, auzoko hildakoen alde.
13:00. Erandioko Musika Bandaren Kontzertua.
13:30. Luntxa, auzoko jubilatuentzat.
18:00. Umeentzako jolasak eta jaiak amaitzeko, txokolatada.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.