Milaka fededun igo dira Unbera Andra Mariari erregutzera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 4a, 16:35

Milaka pertsona, hamar mila antolatzaileen arabera, igo ziren atzo arratsaldean Unbera 1978tik urtero ospatzen den prozesioan. 17:00etan hasitako bidea Felisa Sistiaga zenaren etxeraino heldu zen, bertan arrosarioa errezatzeko eta ondoko iturburutik sendagarria omen den ura edateko. Goizean ere hainbat jendek hartu zuen parte Unbeko Andra Mariaren ikonoaren aurrean egindako mezan. Felisa Sistiagak Ama Birjina agertzen zitzaiola zioen eta bere esanetan lehenengo aldia 1941eko martzoaren 25ean izan zen eta azkena 1988ko abenduaren 8an, tartean 1969ko uztailaren 20an Ama Birjinak berari sagaratutako kapera egitea eskatu omen zuena. Sistiaga 1990an hil zen, eta Ines Arrieta Sistiaga bere alabak Unbeko Andra Maria gurtzeko ardura hartu du bere gain, Getxon egoitza duen eta fededunen diru-laguntzen bidez sostengatzen den Felisa Sistiaga Unbeko igarlearen familiarekiko kolaboratzaileen elkartearen bidez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun