"Zirgariak"; herri antzerki elebidunean 170 pertsona parte hartuko dute: Berantzagi Areetako dantza taldea, Ondarreta abesbatza, Getxoko Antzerki Eskola, Itzubaltzeta / Erromoko otxotea, Itzubaltzetako Zasi Eskola dantza taldea, Algortako Bertsolari Eskola eta Jentilak kultur elkartekoak zein norbanakoak.
Ekitaldia 19:30etan hasiko da Txurrukako kaian. Bertan itsasontzia zirgatuko dute eta Mari langileak istripua izango du, lankideen greba eragiten. Ondoren, langileek kalejiran eramango dute zaurituta dagoen Mari bere etxera (Xake plaza) eramateko. Bertan antzezlanaren hirugarren atala izango da, eta kazetari aurrerakoien eta enpresarien jarrera sexistaren lekukoak izango gara.
Irailaren 11n, igandea, Areetako Txurrukako kaian eta Xake plazan antzeztuko den "Zirgariak"; lanaren hirugarren edizioa prestatzeko entseguak hasi ziren atzo Berantzagi Dantza Taldeak Areetan daukan aretoan. Dantza, antzerkia, abesbatzak eta bertsoak biltzen dituen ikuskizunaren aurrelanak astean zehar jarraituko dira egunero 19:30ean leku berean. Aurten, 1879ko martxoaren 14ean itsasontziak Areetako kaira eramateko sokatik tiraka istripua izan zuen Mari zirgalariaren historiak hainbat berritasun izango du, adibidez Algortako Bertsolari Eskolaren (