Dorretxea gaztetxeko kide batek idatzitako, Pititakok zabaldutako eta Gaztesareak itzulitako asteburuko kronika, hitzez hitz:
Barakaldon izan diren okupazio esperientzia andanaren ondotik (Berri-Etxea, Lutxana, Errekaortu, Laprobi...), Beurko Zaharreko auzoko eraikin hau izan da azkena, Barakaldoko Gaztetxearen aurka zegoen desalojo aginduari erantzunez, ekainean indarrez bota zutena.
Harrezkero Gaztetxea berreraikitzeko lanetan aritu da (aipatu behar da eraikin hau bera okupatzeko saiakera egin zela orain bi urte inguru eta ordutik, paretak apurtzen ibili direla halako ekimenak oztopatzeko); beste lana, kolektibo ezberdinen artean ezagutaraztea izan da.
Abuztuaren hasieran okupazio honetan identifikatutako bost pertsonak deklaratzera deitu zituzten eta 26rako husteko agindua eman zieten. D egunean 20 pertsona baino gehiago izan ziren gaztetxea zaintzen desalojoa ekiditeko, eta ez zen ezer gertatu. Hilaren 30ean manifestazioa egin zen desalojo hau salatzeko eta udalak kolektibook gure bizia eta gure ekintzak autogestionatzeko jartzen dituen oztopoen aurka eta udal taldeko kideek parte duten espekulazio inmobiliario ikaragarriaren aurrean eraikinen falta salatzeko. 80 pertsona inguru egon ginen eta gaztetxean amaitu genuen; bertan, orain arte egindako lanak nola dauden eta erresistentziarako barrikadak nola dauden ikusi ahal izan genuen.
Atzo (ostirala) goizean zipaioak desalojo aginduarekin iritsi ziren, baina, inor ez zegoen barruan eta atea bota zuten; gauzak kanpora atera, ateko serraila aldatu eta seguratak utzi zituzten eraikina zaintzen.
Berehala zabaldu zen albistea eta pixkanaka jendea batuz joan zen. Hiru pertsonek seguratei izkin egin eta Gaztetxeko dorre batera igo ziren (azaldu behar da: Nabeak karga-jasogailu bat du dituen bi pisuentzat eta gainera, gorago jarraitzen du, espetxeetako dorreen antzeko bat sortuz, sei metro inguruko jauzia utziz alde batera eta askoz gehiago bestera). Bidean sarrera guztiak itxiz joan ziren inor pasa ez zedin (teilatukoa, dorreko eskaileretakoa, dorrean teilatuko hutsuneak eta ertzak...). Eta lortu zuten, sei ordutik gora egon baitziren gora beltzek sartzea lortu barik (teilatura soilik lortu zuten iristea). Beltzak oso basati zeuden, jendearen aurka oldartu ziren, teilatukoak dorrekoak mehatxatzen...
Azkenean, hiru gazteek jaistea erabaki zuten eta atxilotu egin zituzten, baita beste bi lagun ere beltzei aurre egiteagatik. Goizeko ordubata eta hiruak artean guztiak askatu zituzten.
Gaur (larunbata) desalojoari erantzuteko deialdia zegoen. Ez da jende andana batu baina efektiboa izan da. Jendea elkartzen joan garenerako bi pertsonek seguratei izkin egin eta dorrera igotzea lortua zuten. Zipaioak, oraingoan, hizketa egiteko asmoz inguratu omen ziren eta manifa egin gabe, eurak babestera jaitsi ginen. Bi zeta ziren han, segurata eta serrailagilea. Goitik zioten udaleko norbait etortzea eskatu zutela gazteok eta kolektibook gure ekimenak autogestionatu ahal izateko gune bat behar genuela eskatzeko.
Azkenean, zetek alde egin dute eta seguratak eta serrailagileak gauza bera egin behar zutela ikusitakoan galdetzera joan gara ea zer hitz egin duten. Esan digute zipiek alde egin dutela ez dietelako ordaintzen han egoteko denbora guztian eta ezin dutela egunero etorri, beraz, botatzea erabaki dezatela edo asanbladarekin hitz egin...
Beraz, oraingoz eremu hau berreskuratu dugu. Gaua bertan pasako du jendeak eraikina zaintzen. Asteartean prentsaurrekoa egongo da.
Un desalojo otra okupación!
Herri bat, Gaztetxe bat!
Dorretxea Gaztetxea aurrera!