Milaka kaltetuen artean, Katrina urakana Jose Maria Cundin eskultore eta margolari getxoztarraren etxeraino heldu da, New Orleansetik 60 kilometrotara dagoen Folsomeraino (Louisiana), alegia. Artista eta Marion bere emazte irlandarra ondo badaude ere, beren bi seme nagusienak eta bere biloba bat non dauden ez dakite. Bitartean beraien etxea New Orleansetik ihes egindakoen aterpea bilakatu da. Cundinek lotsagarritzat jo du Estatu Batuetako administrazioaren aurreikuspen eza, baina Deia egunkariari esan dionez Katrinak gauza positiboak ere izan ditu: elkartasuna bezalako baloreak birsortu dira. Argazkian, Jose Maria Cundin The Obelistic Presences proiektuaren aurkezpenean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!