2005eko Uribe Kostako Martxa iragarri du Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 6a, 15:34

Aupa gazte! Jakingo duzunez, aspaldian alarma gorria ezarri zuten arrotzek Euskal Herrian, eta Uribe Kostan baita ere, noski. Gure eskualdean, egoera horren adierazgarri dira honako datuak: 30 urtetako kartzela-zigorra hiru gazterentzat, espetxeratze "prebentiboak", isunak, gaztetxe-hustuketak, ilegalizazioak, eta abar. Egoera "xamurra" benetan. Udan ere salaketa dinamikarekin jarraitu nahi dugu Segi gazte erakundetik, baina beste ikuspegi ezberdin batetik: ohiko mobilizazioen ordez, gazteon burutapenak bilduko dituzten ekimenak burutuko ditugu.

Hala, Itzubaltzetako Segik zelai-errea txapelketa ospatuko du irailaren 13an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Xake plazan. Parodia antzeko zer edo zer izango da, beraz, ez galtzeko moduko kontua...

Bestalde, Uribe Kosta osatzen duten herri guztietako gazteok ekimen berezia ospatuko dugu irailaren 17an. Honakoa da Uribe Kostako Segik egun horretarako prestatua daukana:

2005eko Uribe Kostako Martxaren egitaraua:

- 10:00etan harrera ekitaldia Sopelako udaletxe aurrean.
- 12:30ean eskualdeko lau kide errepresaliaturen hitzalditxoa eta gero nahi duenak bainutxua!!
- 14:30ean bazkaria Algortako Txiki ta Otaegi plazan (5€);
bazkalostean gazte jolasak!!
- 19:00etan ekitaldia Areetako Xake plazan.
- 20:30ean jaialdia Itzubaltzeta gaztetxean!!!

Hauxe izan da datozen egunotan Uribe Kostan aurkitu ahal izango duzuen ekimen-kopuruaren laburpen xumea. Informazio gehiago behar baduzu, bidali mezua segitzubatzeta@gaztesarea.net helbidera, eta ahal dugun heinean lagunduko dizugu. Aipaturiko deialdietan elkar ikusiko dugulakoan, ondo Segi!!

Itzubaltzetako Segi
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun