Argazkiak kalean egiteko makinaren itxura du racismomaton deritzonak. Makina hau amaitu berri den Getxoko Folk Jaialdian ere martxan izan da. Udalak emandako informazioaren arabera, "racismomaton" ez da esperimentu soziologikoa, galdeketa makina barruan egiten baita eta emaitzak ez direlako inolako azterlanik egiteko erabiliko. Izan ere, testa egin ostean, behin betiko ezabatuko da. Makinaren helburua gaiarekiko bakoitzaren hausnarketa" bultzatzea baino ez da, Iñaki Urkiza, Gizarte Zerbitzuen zinegotziak esan duenez.
Arrazista ala ez, hamar minututan
Ameriketako Estatu Batuetako Washington eta Princetongo unibertsitateen psikologoek sortutako IAT testa hartzen du oinarri gisa. Honakoak neurtzen ditu: inkontzienteki ditugun joera esanguratsuak, estereotipo eta aurreiritzien adierazleak, portaera arrazisten oinarrian dauden elementuak. Oso erraz erabil daiteke; ordenagailuak galdera oso errazak egingo ditu eta norberak botoi birekin erantzun behar du; izan ere galdera horiek, hasieran behintzat, ez du ematen arrazakeriarekin lotuta daudenik. Testa bost minututan egin daiteke eta emaitza berehala aterako da pantailan.
Racismomaton Areetako Geltoki Plazan Immigrazio Arloak jarri duen karpan egongo da irailaren 8tik 10era egingo den Habaneren Jaialdian zehar. Gero, irailaren 12tik aurrera Villamonte kaleko Kultur Etxean jarriko da, irailaren 19tik 25era kulturen arteko trukea deritzon astearen barruan.
Gaiaren inguruko berriak:
Arrazakeria neurtzeko (Berria / 2004 abe 14)