Atzoko jardunaldia beltza izan zen euskal txirrindularientzat, baina Laisekak arantza hori atera die euskal zale guztiei goi-mendiko etapa horretan garaipena eskuratuta.
Azken igoeran Libertyko ziklistek erritmo bizia jarri dute jendea atzean uzteko, eta horren ondorioz, lasterketaburuan faborito nagusiak eta Laiseka besterik ez dira geratu. Algortarrak hainbat eraso jo ditu, baina hiru kilometro faltan jo duena izan da erabakigarriena. Tartetxo bat ireki du faboritoen taldetxoarekin, eta helmugara lehen postuan iristea zaila zuen arren, atzekoen zalantzak ondo aprobetxatu ditu Cerlerreko etapa irabazteko.