Pititakok zabaldutako Dorretxea gaztetxearen komunikatua, hitzez hitz:
Ohar honen bitartez zera jakinarazi nahi dizuegu: bart, goizaldeko 03:00ak aldera, Ertzaintzaren bi patruila gaztetxeraino bertaratu, han zeuden 6 gazteak identifikatu, miatu eta, ohikoa duten harrokeriaz, gaztetxeko giltza
lapurtu diete. Behin giltza berena zutelarik, ertzainak ongi armaturik, gaua igarotzen gelditu dira eraikin barruan. Gaur goizerako langile andana zen gaztetxean, betiere ertzainen zaintzapean.
Hau da Barakaldoko gazteok era autogestionatuan kudeatzen dugun lokala lapurtzen diguten bigarren aldia aste baten buruan. Guri dagokigunez, gurea dena defendatzen jarraituko dugu espekulatzaile eta txakur harroputz ororen gainetik. Aste honetarako pentsatuta geneuzkan aktibitate guztiak Bagatzako
plazan burutuko ditugu, eta larunbat honetarako iragarrita zegoen kontzertua, aldiz, Zorrotzako gaztetxean.
Hemendik bi deialdi luzatu nahi genituzke:
- Gaur, asteazkena, 20:00etan manifestazioa Bagatza plazatik
- Ostirala 9, 20:00etan manifestazioa Bide Onera plazatik
Dorretxea gure etxea! Ez gaituzue geldituko!
Barakaldoko Dorretxea Gaztetxea