Autobusak antolatu dituzte Salamankan Kuba eta Venezuelako iraultzei elkartasuna adierazteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 7a, 23:01

Urriaren 15ean, larunbatean, Iberoamerikako Goi Bilera dela-eta, milaka pertsona Salamankara joango gara, Kubako eta Venezuelako iraultzak eta “Alternativa Bolivariana de las Américas” izeneko elkartasun, batasun eta erresistentzia-proiektua defendatzera. Euskal Herritik, hainbat taldek autobusak ipiniko ditugu Kuba eta Venezuelarekiko elkartasun-ekitaldietara joateko. Ekitaldietan, gainera, baliteke Fidel Castro eta Hugo Chavezek parte hartzea. Izena emateko edo argibide gehiago jasotzeko, www.euskadicuba.org webgunea, bilbo@euskadicuba.org posta elektronikoa edo 658716143 (Pilar) telefonoa erabil daitezke. Denok Salamancara, Kuba eta Venezuelarekin! Argazkia: Irlandako Kubarekiko Elkartasun taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun