Leioan dagoen Bilboko Hacker Laborategiak bihar ekingo dio ikasturte berriari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 7a, 23:30

Metabolik BioHackLab esperimentazio teknopolitikoko taldeak bihar, irailak 8, 20:00etan egingo du ikasturte berriko lehenengo asanblada eta askaria Leioako Udondo gaztetxean. Batzar horretara interesatuta dagoen jende guztia gonbidatu dute, izan ere aurten lan asko egiteko gogo handiekin datoz, Metaboliken bitakoran irakur daitekeenez. Ikasturtean zehar lau urte beteko dituen Hacker Laborategiko ziber-aretoari atarramendu gehiago ateratzea, autodefentsa digitaleko ikastaroei berriro ekitea eta jabego intelektualari buruzko lege berria, DRM sistema berriak eta RFID etiketa zelatariak aztertzea izango dira erronka nagusiak. Argazkian, Metaboliken zibergela / Metabolik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun