Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, irailaren 12an deklaratzera deitu du, bere garaian, Euskal Herritarrok taldeko eta ondoren Batasunako Bizkaiko euskara arduradun izandako Eli Zubiaga algortarra. ETAko kide izatea leporatzen dio. Iturri judizialak aipatuz hainbat berri agentziek zabaldu dutenez, Zubiagak Algortakoa ere den Gorka Garzia Sertutxa "Patas" presoari Huelvako espetxean egindako bisitan izandako elkarrizketa erabili dute inputatzeko. Epailearen autoan ageri denez, hauteskundeetarako "zerrenda zuriak" prest zirela esan zion Garziari Zubiagak. Hain zuzen ere, Aukera Guztiak hautesle elkartea baliogabetzeko argudiotzat erabili zituen epaileak, bi algortarrei eginiko grabaketak eta telefono entzuketak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!