Ostiralean, berriz, Grup L'Empordanet talde kataluiniarrari helduko zaio txanda. Antzinako "taberna kantak" ekarriko dituzte gogora, ahozko musika bikaina instrumentuen melodia leunez lagundurik. Jaialdiari amaiera emateko, Madrilgo Castilla canta Habaneras taldearen emanaldia izango da larunbatean. Habanerak eta Gaztelako abesti herrikoi zein sortu berriak eskainiko dituzte.
Argazki erakusketa
Kontzertuez gain, Getxo eta itsasoa argazki erakusketarekin gozatzeko aukera izango dute Xake plazan batzen direnek. Karparen atzealdean, Getxo udalerriarekin eta itsasoarekin zerikusia duten antzinako irudiak egongo dira ikusgai.
Getxo udalerrian, atari zabalean ospatzen diren musika emanaldiei bukaera emateko, Habanera eta Itsas-Abestien XIX. Jaialdiaz gozatzeko aukera egongo da, irailaren 8tik 10era bitartean. Ohi bezala, Areetako Xake plazan izango dira ekitaldiak, karpapean, eguraldi ona egiten ez badu ere arazorik egon ez dadin. Besteak beste,