Joserra Etxebarria EHUko irakasle kaleratuak Bizkaiko Auzitegian deklaratu du gaur goizean iragan den martxoan Autodeterminaziorako Bilgunea (AuB) ezker abertzaleko plataformak Bermeon eginiko ekitaldi batean ertzain bati eraso egin ziola leporatu baitzion EAEko Herrizaingo Sailak. Etxebarriak erasorik egon zenik ezeztatu du, "Gara" egunkariak Internetez jakinarazi duenez. Bermeon istiluak izan zirela eta Etxebarriak ertzain bati eraso ziola esaten du Ertzaintzak abiatutako salaketak. Irakasle eta AuBko kideak, aldiz, kontrako bertsioa azaldu dio epaileari: "Bermeoko alkatearen baimenaz Bermeoko Udaletxean bilera bat egitera gindoazela Ertzaintzak bidea galerazi zigun eta beraiekin sesioan ari nintzela bultzaka atera ninduten" esan dio epaileari. Argazkian, Joserra Etxebarria / Elkarri.org.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!