Asteleheneko prentsaurrekoan bezala, atzo ere, Getxoko PPk aurkeztutako zentsura-mozioaren aurrean "lasai" dagoela adierazi zuen Iñaki Zarraoa alkateak. "Gezurrak, kalumniak eta tranpak egoten direnean jarri ohi naiz urduri. Zentsura-mozioa aurkeztea demokratikoki zilegia da eta onartu beharra dago", azaldu zuen. Hala ere, Ezker Batua-Berdeak taldeko bozeramaile eta Udal Gobernuko kide Iñaki Urkizak popularrekin biltzea onartzea ez zaio "normala" iruditzen udal agintariari, nahiz eta horren aurrean "eskandalizatu ez" dela aitortu. "Hitz egin dezatela, ez da ezertxo ere gertatzen... eta akordioren batera heltzen badira, hor konpon!", aipatu zuen Zarraoak. (Argazkian, ezkerretik eskuinera, Urkiza eta Zarraoa).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!