Lemoizek III Zaldi Azoka ospatuko du igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 8a, 23:16
Andrakako Berreaga auzoan kokatuta dagoen Goikomendi zalditegiak hartuko du igande honetan Lemoizko III Zaldi Azoka. Goiz osoan zehar, 10:00etatik 14:00etara, Goikomendin Espainiako zaldien ikuskizuna, pedigri duten lehiatzeko zaldiak, zaldien heziera eta zaldi-turismoa izango dira. Horrekin batera, hiru erakusketa egongo dira ikusgai: artisautza, elikagaiak eta zaldi munduari buruzkoak. Gaztetxoek, berriz, pintura lehiaketa, puxika tailerra eta ponyetan zamalkatzeko pista izango dute aukeran. Argazkian, Goikomendiko hiru zaldi / Goikomendi.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun