Gorlizko Mendibike elkarteak Mountain Bike Martxaren hamalaugarren edizioa antolatu du igande honetarako, irteera eta helmuga Uribe Kostako herrian bertan izango delarik. Hurrenez hurren, 9:30ean emango zaie hasiera lasterketa luzeari (48 kilometro) eta laburrari (33 kilometro). Ondoren, 5 kilometroko "Martxa Txikia" egingo dute. Larunbatean, kiroldegian eman ahal izango da izena, 11:00etatik 13:00etara. Baita lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagora arte ere. Txirrindulari federatuek zein "Martxa Txikia" egingo dutenek 10 euro ordaindu beharko dute; federatuak ez daudenek, berriz, 13 euro. Gorlizera 150 txirindulari baino gahiago joatea espero dute antolatzaileek. (Argazkian, 2004ko Mendibike Eguneko irudiak / Mendibike).
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!