Gaur eta bihar dira jaiak Udondon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 9a, 15:31

Arratsaldeko seietan piztuko den suziriak emango die hasiera, ostiral honetan, Udondoko Tolentino Nikolas Deunaren jaiei. Fanfarreak alaitutako kalejira eta euskal dantzen ostean, jokoekin dibertitu eta txokolatearekin sabela betetzeko aukera izango dute neska-mutilek, 20:30ean. Gauerdian, berriz, erromeria egongo da Triki Dantz taldearen eskutik. Baina, adi egon, ez baita egun bakarreko kontua izango. Larunbaterako prestatutako egitaraua ez da batere makala. Egongo diren kultur, kirol eta musika ikuskizunen artean baten bat aipatzekotan, 10:00etan ospatuko den Nekazal Azokak eta 23:00etan Gari abeslariak (argazkian) eskainiko duen kontzertua piztuko dute, seguru asko, jakinmina.

Hona hemen, Udondoko jaietako egitaraua, zehatz mehatz:

Irailak 9, ostirala

18:00 Txupinazioa.

18:30 Kalejira fanfarrearekin.

19:00 Euskal dantzak.

20:30 Ume eta gazteentzako ekintzak, txokolatada.

24:00 Erromeria Triki Dantz taldearekin.

Irailak 10, larunbata

9:00 III. Arrantza Txapelketa.

10:00 Nekazal Azoka.

11:00 Kalejira txistulari eta trikitrilariekin.

12:00 Meza Ondizko baselizan.

13:00 Ohorezko aurreskua eta ikurrinaren igoera.

13:00 Udondoko nagusientzako luntxa.

13:30 Herri kirolak. Harpanak eta trontxalariak.

17:30 Leioako Musika Bandaren kontzertua.

19:30 Los Cinco Bilbainos taldearen emanaldia.

22:00 Kontzertua: The Uski´s.

23:00 Kontzertua: Gari.

24:30 Erromeria Trikita Ke taldearekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun