Hiru lagunen epaiketa salatzeko, jaialdia egingo du bihar Itzubaltzetako HNTk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 9a, 14:27

"Poliziengandik jasotako errepresioa" eta erakundeko hiru kideri "faxismoaren aurkako aldarrikapenak egiteagatik" epaiketa egingo dietela salatzeko, jaialdia antolatu du, larunbat honetarako, Herri Norte Taldeak. "Guzti honen atzean, EAJk daraman politika argi eta garbi ikusi da, bere kaskogorriak edozein motatako gazte antolakuntzaren kontra bidaltzen ditu", kritikatu dutenez. Bide batez, "sarritan salatutako errepresioaren kontra tinko" mantenduko direla eta "kikilduko ez" dituztela jakienarazi dute HNTkoek. Besteak beste, Ukabilkada, Oi Kobras! eta Kaskarreko egongo dira kontzertuan 20:00etatik aurrera, Itzubaltzeta gaztetxean, sarrera 3 eurokoa dela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun