Udondo gaztetxean 20:00etan askaritxoa eginez emango diete hasiera, ostiral honetan, auzoko jaiei. Ordu bete beranduago, berriz, "Menudencias" txotxongilo ikuskizunarekin gozatzeko aukera egongo da, El Tenderete taldearen eskutik. Eta 22:30ean hainbat kantautoreen eztarrietatik sortutako musikari helduko zaio txanda; Galeako Harri Gorria, Jose Tupper, Sagardole eta Aluaren Algara igoko dira taula gainera, hurrenez hurren. Larunbatean, herri bazkaria antolatu dute 15:00etarako eta, gaualdean, kontzertua egongo da, 22:00etatik aurrera, Asfixia, Pabellon 3/14 eta Destierro taldeen eskutik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!