"Aireko Inauterien" lekuko izango dira asteburu honetan Barinatxeko itsaslabarrak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 9a, 20:05
Urtero legez, "Aireko Inauteriak" ospatuko ditu Larrabasterrako Barinatxe hondartzako labarretan Airetik taldeak. Hain zuzen ere, eguraldiak uzten badu behintzat, larunbat honetan egingo dute mozorrotuta doazen parapente eta delta hegal zaleak biltzen dituen kirol proba bitxia. Bestela, igandean egingo dute. Gainera, luntxa eta argazki lehiaketa ere egongo direla iragarri dute antolatzaileek. (Argazkia, www.sopelana.net-etik hartuta dago).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun