Hona hemen eguneko egitarau osoa zehatz mehatz:
08:00 Bakailao Txapelketa.
10:00 Txistularien kalejira.
11:00 Tiro-saioa Kurkudi tiro-eremuan.
11:00 Urrezko aizkora. Aizkolari erakustaldia: Jose Mª Olasagasti (Igeldo), Angel Arrospide (Zumarraga) eta Mikel Mindegia (Ezkurra).
13:30: Leioako Musika Banda.
14:30: Bakailo lapikoen aurkezpena.
18:00 Erromeria, Egan taldearekin. Bakailao Txapelketako sari banaketa.
21:00 Jaien amaiera.
Bakailao lapikoen usain gozoa aukeratu dute Ondizen irailaren 2an hasi ziren Andra Mari jaiei amaiera emateko. Besteak beste, goizeko zortzietan abiatuko da igande honetan lehiaketa, 14:30ean lapikoak aurkeko moduan egon daitezen. Sariak, berriz, 18:00etan banatuko dituzte, Egan taldeak eskainiko duen erromeria tartean. 11:00etan egongo den herri kirol erakustaldia ere ez da gutxiagorako izango. Izan ere, "Urrezko aizkora" erakustaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertokoek zein kanpotik etorritakoek. Horretan, Jose Mª Olasagasti (Igeldo), Angel Arrospide (Zumarraga) eta Mikel Mindegia (Ezkurra) aizkolariak arituko dira lehian. (Argazkia