Kilometroak jaialdirako autobusa jarriko du Plentziako kultur etxeak

Erabiltzailearen aurpegia
Plentziako kultur etxeak datorren urriaren 2an ospatuko den Gipuzkoako ikastolen jaialdira joateako autobusa jarriko du. Izena eman nahi duenak egin ahal izango du irailaren 23ra arte Goñi Portaleko kultur etxean. Horretarako ordutegia goizeko 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 21:00etara izango da. Kilometroak jaialdiko zirkuituak Aretxabaleta eta Eskoriatza inguruko 8.100 metro izango ditu, paraje zoragarria eta ibiltzeko erosoan. Aretxabaletatik abiatzen da eta inguruko elizateetatik pasa ondoren, herrira jaisten da berriz. Aldapa oso gutxi dauka, aterpe nahiko, eta trafikoarekin ez du inongo interferentziarik. Momentuz antolakuntzak ez du gunerik zehaztu, baina dagoeneko Kilometroen kanta ofiziala kaleratu du, Jon Sarasuak idatzitako eta Liken taldeak musika jarri duen Oia abestia.