Dagoeneko 2.700 sinadura batu dituzte Getxoko udal zergen kontra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 10a, 00:03

Udal tasen gehiegizko igoeren aurkako getxoztarrok herri ekimenak dagoeneko 2.700 sinadura baino gehiago batu ditu udarako prestatu duen sinadura bilketaren harira. Ekimenak hainbat denda, saltoki eta tabernatan jaso du laguntza eta komertzio horiek beren bezeroen sinadurak eskuratzeko konpromisoa hartu dute. Zergen igoeraren kontrako taldeak prentsa oharrez jakinarazi duenez, bihar goizeko 10:30etik aurrera sinatzeko mahaia jarriko du Algortako Kasune kalean eta 18:00etatik aurrera Itzubaltzetako Ibaiondo eta Santa Eugenia kaleen izkinan ipiniko dira.

Horretaz gain eta sinadurak iraila osoan zehar bilduko badira ere, irailaren 16an, barikuan, milaka sinadura aurkeztuko dituzte udal erregistroan eta Udal tasen gehiegizko igoeren aurkako getxoztarrok herri ekimenak prentsaurrekoa eskainiko du udaletxe atarian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun