Kimika Terapeutiko XIV. Batzarra egingo dute egunotan Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 13a, 13:04

Bilboko Guggenheim museoan emango zaio hasiera gaur, arratsaldeko 4:30ean, Espainiako Kimika Terapeutiko Elkarteak gai horren inguruan antolatzen duen batzarra. Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Faes Farma SA empresa-taldearekin ari dira elkarlanean aurtengo edizioan, aipatu biltzarra lehendabiziko aldiz EAEn izan dadila ahalbidetzeko. Inaugurazio jardunaldia bukatuta, Leioako EHUko campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ospakizun-aretoan egingo dira ekitaldi guztiak, irailaren 14tik 16ra bitartean. (Argazkia, Zientzia.net).

Lau egunetan zehar, gaixotasunak sendatzeko kimika zelan erabili eztabaidatuko dute botika berriak sortzen jarduten duten hainbat adituk; minbizia, depresioa edota obesitatea sendatzeko, besteak beste.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun