Aurten ere, ildo bera jarraituko dugu, irailetik aurrera gazteon aurkako epaiketak burutuko baitira. Tartean, gure eskualdeko gazte asko daude epaiketa horietan inplikatuta. Guztira, 250 urteko eskaera fiskalari aurre egin beharko diote batzuk, kale borrokaren akusaziopean. Sopela, Itzubaltzeta / Erromo eta Algortako beste askok epaiketa berriak izango dituzte, okupazio delitua egotzita.
Arlo guztietan kolpatzen gaituen sistema kapitalista patriarkalaren kontra borrokatzeko, erantzun bateratua prestatu behar dugu gazte guztiok, kolektibo bezala, eta ekimen desberdinak eginez. Uribe Kostako martxa ekimen horien barnean kokatzen da eta ahalik eta gazte gehien batzea espero dugu.
Egitaraua:
10:00
Harrera eta irteera Sopelako udaletxe plazatik. Larrabasterrara jaitsiko gara eta kostatik habiatuko gara.
12:30
Arrigunaga (Hondartza).
- Hitzaldia: Errepresioaren aurpegi ezberdinak.
- Bainua hartzeko aukera.
14:00
Irteera Algortara.
14:30
Bazkaria (Telletxe plazan, Algortan).
Entsalada + solomoa piperrekin + postrea (5 euro).
16:00
Jolasak.
17:30
Irteera Itzubaltzeta / Erromora.
Algortako Portu Zaharretik abiatu Bizkaiko Zubiraino eta gero Areetako kaleak zeharkatu.
19:30
Ekitaldia (Xake enparantzan, Itzubaltzeta / Erromon).
20:30
Jaialdia (Itzubaltzeta gaztetxean, Itzubaltzeta / Erromon).
- Sagardolé musika taldea.
- Karaoke herritarra.
- Musika dantza egiteko.
Oharrak:
- Bide gehiena asfaltotik egingo da eta bide erraza da.
- Bidean iturriak dauden arren, ura eramatea komenigarria da.
- Eguraldi ona egiten badu (eguzkitsua), eguzkirako krema, txanoa eta toaila ekartzea komenigarria da.
- Eguraldi txarra egiten badu (euritsua), txubaskeroa edo aterkia ekartzea komenigarria da.
Uribe Kostako Segi
Irailaren 17an, larunbata, Uribe Kosta zeharkatuko duen martxa burutuko dugu gazteok, pairatzen dugun errepresioa salatzeko. Segik antolatuta, udako kanpainari amaiera eman eta ikasturte berriari hasiera emango dio. Azken finean, atzean utziko dugun ikasturtean zehar, gazteon aurkako errepresioa salatu dugu; Jarrai-Haika-Segi auzia iraun duen bitartean, kale borrokaren akusaziopean Bizkaiko gazteak epaiketak izan dituztenean, okupatzeagatik errepresio juridiko zein poliziala jasan dugunean, ikastetxeetan ikasleei espedienteak ireki zaizkienean
Beraz, udan, ildo orokor horren jarraipena baino ez dugu egin, Gurekin jai duzue lelopean, gazte eta errebelde egunak eginez eta herri honen ukazioa eragiten duten arduradunei "tomate bidez" markaketa zuzena eginez.