Overbooking erdalduna metroan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 13a, 14:24

Metro Bilbaoko geltokietan doan banatzen hasi zen lehenengoa "Vocento taldeko egunkaria izan zen, 2000. urtean. Horrela "El Correo Español"-ek eta horren bazkidea den BBVAk Paris, Madril eta Bartzelona bezalako merkatuetan gertatzen zen doako egunkarien inbasioaren kontrako txertoa jarri zuten. Orain dela bost hilabete Opus Deiren ondokoa den eta "Marca" eta "Gaceta Universitaria" argitaratzen dituen Recoletos taldearen "Que! Bilbao" heldu zen, eta atzo Norvegiako Schibsted nazioarteko enpresak "20 minutos Bilbao" Erandio, Astrabudua, Areeta, Algorta eta Bidezabalgo geltokietan banatzen hasi zen, metroko bidaiari goiztiarrei besapean egunkari sorta utziz. "20 minutos" egunkari berriak "El Nervion" eta "Que!" sortu zirenean bezala, edukinen %0,1a baino ez dauka euskaraz: etb1eko programen izenak, alegia.

Egunkari guztiek hasieran berdin antzera jokatu bazuten ere, "El Nervion"ek gaur egun albiste batzuk euskaraz argitaratzen ditu, batez ere Europa Press agentziatik hartuta, egunkariaren %2 eta %5 bitartean. "Que! Bilbao"k, bere aldetik, Espainiako ediziotik hartzen ditu edukin gehienak eta "Bilbao" izeneko atalean baino ez dio euskarari sarbidea ematen. Guztira, argitaratzen dituen euskarazko laburrak ez dira heltzen egunkariaren edukinen %0,5era.

Heldu berria den "20 minutos" Creative Commons-en lizentziapean argitaratzen da eta Isabel Camacho kazetariak gidatzen du. Camacho zazpi urtez aritu da "El Pais"en, eta lehenago hainbat hedabidetan lan egin zuen, tartean "El Mundo del Pais Vasco" egunkarian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun