Asmoa Jabekuntza Eskolan sortu zen eta ondoren beste erakunde eta elkarte batzuek bat egin dute, emakumeentzako gune bat sortzeko helburuarekin; emakumeak bertan bil daitezen, lanbide bat ikas dezaten eta, besteak beste, sexu-heziketa ezezik, gizarte eta osasun mailakoak ere lan ditzaten, euren elkartea sendotzearekin batera, Iñaki Urkiza Gizarte Zerbitzu zinegotzi getxoztarrak argitutakoaren arabera.
Bisitaldia
Lan horrekin batera, datozen hiru asteotan Saharar Emakumeen Batasuna elkarteko arduradunei hezkuntza tailerra emango zaiei eta El Aaiuneko Emakumeen Etxea eta Dakhlako Emakumeen Eskola eta Eguzki-energia Zentroa bisitatuko dituzte. Han Smarako etxean beharrezkoa izango den eguzki-energiaren instalakuntzaren ardura izango duten emakume taldearekin bilduko dira. Horiek 2003an jaso zuten trebakuntza. Getxoko Udala lehenengo aste honetan hartzen ari da parte bidaian.