Saharar herriarekiko elkartasun elkarteek kontzentrazio batera deitu dute biharko, irailak 14, 19:30ean Bilboko plaza eliptikoan, Espainako Gobernuak bertan duen azpiordezkaritzaren aurrean. Ekimena Saharako gose grebalariek bizi duten egoera larria dela eta antolatu dute,
Saharatik bitakorak jakinarazi duenez. Bitartean, Marokon preso diren giza-eskubideen aldeko ekintzaileen eta Saharako 37 militanteen osasun egoerak txarrera egiten jarraitzen du eta baliteke heriotzaren bat suertatzea gauzak bere horretan jarraituz gero. Sahararen aldeko euskal kolektiboek Espainiako Gobernua estutzeko beharra nabarmendu dute, Madrilek saharar herriaren giza-eskubideen aldeko jarrera har dezan. Argazkian, Ali Salem Tamek, Mendebaldeko Saharako Giza Eskubideen Babeserako Batzordeko presidentea eta gose greban dagoen presoetariko bat / Saharatik.com.