Sopelan igandean ospatuko dute Kotxerik Gabeko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 13a, 21:08
Sopelako Udalak gaur jakinarazi duenez, irailaren 18an egingo dute herrian Kotxerik Gabeko Eguna. Ekitaldiak 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara luzatuko dira, udaletxeko plazan zein Iturrieta parkean. Lehenengoan, motorrik gabeko kart-ak egongo dira nagusientzat; bigarrenean, berriz, neska-mutilentzakoak. Iturrietan ere birziklapenaren inguruko jokoak izango dituzte txikiek, goizez. Eta, nola ez, bizikletaz egindako ibilaldiak ez dira egun horretan faltako. Informazio gehiagorako: 94 406 55 04 (Kultura Saila).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun