Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroarekin (GEUZ) batera antolatutako jardunaldiek gatazkak konpontzen lagundu nahi dute, baita era baketsuan norberaren aurreiritziak arintzen ere, Iñaki Zarraoak alkateak (argazkian) azaldutakoaren arabera. Hizlariak bake kultura garatzeko oinarrizko planteamenduei buruz mintzatuko dira eta prozesu horretan bitartekaritzak duen garrantziaz. Horretaz gain, orain arte martxan jarritako egitasmoak ere azalduko dituzte, Lucía Gorbeña GEUZko egitasmo koordinatzaileak azpimarratu duenez.
Hainbat aditu
Lehenengo egunean, urriaren 19an, Ramón Alzate EHUko katedradunak eta Jacques Faget Bordeleko Unibertsitateko Zuzenbide doktoreak parte hartuko dute jardunaldietan, udalerriko agintariekin batera. Hurrengo egunean, Cristina Merino GEUZko abokatu eta bitartekariaren eta Bartzelonako Unibertsitateko Salvador Puentesen txanda izango da. Azken egunean, Madrilgo Unibertsitate Autonomotik etorritako Carlos Gimenezek Migrazioa eta Kultur-aniztasunari buruz mintzatuko da; María Munne Bartzelonako Unibertsitateko kideak, azkenik, herri erakunde batetik egin daitekeen bitartekaritzari buruz.
Hiru egunetan egunetan egingo diren tailerren gaiak honako hauek izango dira, hurrenez hurren: Getxo, hiri artekaria?, Bitartekaritzaren lehenentasunezko esparruak gure udalerrian eta Eta nire gatazkan nor da bitartekari?. Jende guztiari zabalik egongo den jardunaldia, berriz, Algortako Villamonte kaleko kultur aretoan izango da, arratsaldeko ordutegian eta doakoa. Izenematea faxez ( 94 464 84 25 ) edo e-postaz egin daiteke jornadasmediacion@getxo.net helbidean.
Gatazkak konpontzeko trebakuntza Ikastaroa
Bestalde, Itzubaltzeta / Erromoko Santa Eugeniako kultur aretoan, horrela nahi duten elkarte getxoztarrei eskainiko zaien gatazken konponketari eta komunitatearen bitartekaritzari buruzko trebakuntza Ikastaroak sei zati izango ditu: gatazka, konpontzeko teknikak, negoziazioa edo bitartekaritzari buruzkoak, besteak beste. 20 orduko ikastaroa lau data eta ordutegi desberdinetan eskeiniko da. Doakoa izango da eta izenematea hasi baino zazpi egun lehenagora arte egin ahal izango dute interesatuek, faxez edo cursomediacion@getxo.net e-postaren bidez. Jardunaldiari edo ikastaroari buruzko informazio gehiago 94 463 15 31 telefono zenbakian eska daiteke.