Horrela, Villamonteko kultur aretoan (Algorta), Nelson Flores Donostian bizi den margolari kolonbiarrak osatutako Iberiar paisaiak margo erakusketa egongo da ikusgai, irailaren 19tik 24ra bitartean. Toki horretan bertan, aste osoan zehar, racismomaton delakoa, norberak bere jarrera arrazistak neurtzeko, argazkiak kalean egiteko makinaren itxura duen tresna kokatuta egongo da nahi duenarentzat.
Itzubaltzeta / Erromoko kultur etxean, berriz, Bolivia, nazioen arragoa izenburuko hitzaldia antolatu dute, eta horrekin batera, Boliviako gastronomiatik aukeratutako jakiak dastatzeko aukera izango da irailaren 21ean, asteazkenean, 18:30ean, Jaime Nuñez Arbol Bi Bizkaiko Auzotar Boliviarren Elkarteko ordezkariak antolatuta.
Azkenik, Algortako San Nikolas plazan Argentinatik etorritako Memo y el desguace taldearen emanaldia izango da ostiralean, irailaren 23an, 21:30ean hasita. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.getxo.net eta www.semanainterculturalidad.org lortu daiteke.