Kanpaina zabaltzeko telebista iragarkia eta eskuorriak erabiliko dituzte, Badago euskara ikasteko modu seguruagoa lelopean. Esaldi horrek euskara ikasteko miraririk ez dagoela adierazi nahi du, horretarako euskaltegietan matrikulatzea beharrezkoa dela alegia, zehaztu du Landak. Getxoko Udalak kanpaina orokorrari buruzko 35.000 eskuorri banatuko ditu. Horiekin batera, herriko eskaintzaren (euskaltegien telefono eta helbideak) eta euskaltegietan izena emateko dirulaguntzak eskuratzeko nondik norakoen berri ematen duten informazio orriak ere banatuko dira.
Dirulaguntzen ezaugarriak:
Getxoko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak ematen dizkie honako kolektibo hauei: baliabide ekonomiko nahikoa ez dutenei; ikasketak amaitu berri dituzten getxoztarrei (unibertsitatea edo lanbide heziketa); gurasoei, umezainei eta orokorrean umeekin lan egiten duten pertsonei, aisialdiko monitoreei eta merkatariei. Dirulaguntza hauek urte osoan zehar eska daitezke, matrikularen %100 ordaintzeko dira eta gutxienez klaseen %85era joatea beharrezkoa da.
Ondorengoak dira udalerrian dauden hiru euskaltegiak:
Getxoko Udal Euskaltegia
Lope de Vega 12, Itzubaltzeta / Erromo
Telefono zenbakia: 94 464 62 99
euskaltegi@getxo.net
Lauaxeta AEK euskaltegia
Iparbide 6, Algorta
Telefono zenbakia: 94 430 47 34
lauaxeta@aeknet.net
Jose Antonio Agirre euskaltegia
Algortako Etorbidea 104, Algorta
Telefono zenbakia: 94 460 66 71
j.a.agirre@euskalnet.net