Arabar Errioxara egingo dute txangoa Berangoko erretiratuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 15a, 23:26

Irailera begira, Berangoko erretiratuei zuzendutako bi jarduera antolatu ditu Karabiazpi elkarteak. Lehendabizi, Arabar Errioxara egingo dute txangoa, igande honetan, mahats-bilketa garaia dela aprobetxatuz. Horretarako, ostiral honetan bertan eman beharko da izena Nagusien Etxean. Lagun bakoitzeko 9 euro ordaindu beharko dira. Hilaren 22an, berriz, bazkaria antolatu dute Gatikako Loitti jatetxean. Horretan parte hartzeko txartelak Nagusien Etxean eta kultur etxean daude eskura, 10 eurotan, datorren astelehenera arte.

Txartelan bertan agertzen diren zenbakiekin opariak zozketatuko dira bazkarian bertan. Egun berean, Sopelako hondartza eta Mungia bisitatuko dituzte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun