Datorren irailaren 25ean, EAJko Alderdi Eguna, alegia, abiatuko du Euzko Alderdi Jeltzaleak "Esaidazu Euskaraz" izeneko kanpaina. Ekimen horren helburuak dira alderdi barruan euskararen erabilera bultzatzea, "hau da, euskaldunek euskaldunekin euskaraz hitz egin dezatela", eta euskaldun kopurua alderdi barruan haztea: "erdaldunak ere animatu nahi ditugu euskara ikas dezaten eta euskaraz bizi daitezen". Era berean, alderdiko "Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana" onartzeko lagungarria izango delakoan dago EAJ.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!