Ume zaintzaile eta etxez etxeko irakasle euskaldunen zerrenda osatzen ari dira Mankomunitatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 16a, 21:15

Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen lan egiten duen Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua ume zaintzaile eta etxez etxeko irakasle euskaldunen zerrenda osatzen ari da, zerbitzu horiek kontratatu nahi dituenari eskaintzeko. Euskara Zerbitzuak azaldu duenez, "askotan gertatu ohi da gurasoek umeak zaintzeko pertsona euskaldun bat behar dutela eta ez dakitela nora jo pertsona hori aurkitzeko, edota seme-alabek D ereduan ikasten dutela eta gurasoek euskaraz ez jakiteagatik ezin dietela lagundu etxerako lanak egiten eta kanpoko laguntza behar izaten dute, edota bere euskara maila hobetu nahi duen pertsona batek horretarako ere norbaiten laguntza behar izatea". Ekimen horren bidez horrelako egoerak konpontzeko asmoa dauka Mankomunitateko euskara Zerbitzuak. Argazkian, Juan Olea Uribe Kostako Mankomunitateko lehendakari eta Urdulizko alkatea (eskuinean), Iñaki Zarraoa Getxoko alkateaz lagunduta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun