Neguko ordutegi berria, 2006ko ekainaren bukaera arte indarrean egongo dena, "oporretako etenaren ostean ohiko zereginetara itzuliko direnen eskaerari erantzuteko asmoz" antolatu du garraio enpresak, astean 507 bidaia gehiago bilduz. Guztira, Metro Bilbaok 4.100 zirkulazio antolatuko ditu astelehenetik igandera, denera 9.126 kilometro eginez.
Ordutegi berriari begira, iazko neguko zerbitzuaren ezaugarri nagusiei eutsiko die Metro Bilbaok. Trenak 7:30ak eta 10:00ak bitartean 2'5 minutuko maiztasuna izango du bi lineak batera ibiltzen diren ibilbidean eta, berriz, Ibaizabaleko bi itsasadarren tarteetan 5 minutuko maiztasuna berreskuratuko ditu. Goizeko 10:00etatik iluntzeko 21:00ak arte maiztasunak 3 eta 6 minutukoak izango dira, hurrenez hurren. Bestalde, Plentziarako maiztasuna 18 edo 20 minutukoa izango da, egunen eta ordutegien arabera.
Gaueko zerbitzuari dagokionez, larunbatetan gau osoan zehar ibiliko da, eta ostiraletan eta jai bezperatan goizaldeko 2:00ak arte, 15 minutuan behin Etxebarri-San Inazio tartean eta ordu erdian behin bi adarretan.
Laburpena:
Lanegunetan (astelehenetik ostiralera)
Puntako orduak (7:30 -10:00)
Etxebarri-San Inazio: 2,5’
Etxebarri-Bidezabal: 5’
Etxebarri-Sestao: 5’
Etxebarri-Plentzia: 20’
Haran orduak
Etxebarri-San Inazio: 3’
Etxebarri-Bidezabal: 6’
Etxebarri-Sestao: 6’
Etxebarri-Plentzia: 18’
Larunbatetan
Puntako orduak (16:00-21:00)
Etxebarri-San Inazio: 3’
Etxebarri-Bidezabal: 6’
Etxebarri-Sestao: 6’
Etxebarri-Plentzia: 18’
Haran orduak
Etxebarri-San Inazio: 2,5’
Etxebarri-Bidezabal: 5’
Etxebarri-Sestao: 5’
Etxebarri-Plentzia: 20’
Igande eta jaietan
Etxebarri-San Inazio: 2,5’
Etxebarri-Bidezabal: 5’
Etxebarri-Sestao: 5’
Etxebarri-Plentzia: 20’
Gaueko zerbitzua
15 minuturo Etxebarri-San Inazio ibilbidean
30 minuturo bi adarretan
Ostiral eta jai bezperetan: metroa 02:00 al aldera itxiko da
Larunbatetan: metroa gau osoa ibiliko da