Trapagarango gazte bat atxilotu du Ertzaintzak Sopelako etxe batean lapurtu duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 18a, 22:23

Ertzaintzak 25 urteko D.M.M. Trapagarango gaztea atxilotu zuen atzo Sopelako etxebizitza batean, bertako auzokideek lapurretan omen zebilen mutila etxean bertan harrapatu eta atxiki ostean. Goizeko 3:30ak aldera egongelan sortutako zaratek lotan zegoen bikotea esnatu zuten. Zaratak nondik zetozen ikustean aipatutako gaztea aurkitu zuten egongelan. Ertzaintzak kasu honi buruz emandako informazioaren arabera, mutilak lursaila inguratzen duen harresiaren gainetik salto egin zuen eta leiho batetik sartu zen etxe barrura. Herrizaingo Sailaren ildotik jarraituta, bikoteak ustezko lapurra harrapatu zuenean, etxebizitzako jabe baten diru-zorroa zeraman poltsikoan, baita zenbait poltsa bete txanpon ere. Bikoteak mutila heldu eta bertan mantendu zuen Ertzaintzak atxilotu arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun