Matrikulazio epea irailaren bukaera arte irekita dago Aisiola begirale eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 20a, 12:01
Bizkaiko Ikastolen Elkarteak martxan jarritako Aisiola ikastolen aisialdi eskolak irailaren 30ean jarri du epemuga haur eta gazteen aisialdirako begirale ikastaroetan matrikula egiteko. Aisiola, hilabete honetatik aurrera Idurre Gaztañazatorre zuzendari berriak gidatuta, ikastolen izaerarekin bat datozen begiraleen heziketa du helburu 2000. urtetik. Ikastaroa urrian hasiko da, eta bere ardatzak heziketa euskalduna, kalitatea eta aisialdi eta hezkuntza proiektuen integrazioa dira. Erabiliko den formazio plan osoa, baldintzak, ikastaroaren prezioak eta matrikulazio fitxa honako webgunean aurkitu daitezke: www.bieikastola.net. Ikastaroa bukatzean Eusko Jaurlaritzaren titulu ofiziala eskuratuko da. Irudian, Betiko ikastolako umeak Santa Agedako entseguetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun