Jaialdia prestatu du larunbaterako Gobelab Getxoko Hacklabek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 20a, 13:15

Gobelab Getxoko Hacklab-ak datorren larunbatean, irailak 24, jaialdia antolatuko du Itzubaltzeta gaztetxean. Egun osoan zehar ospatuko den jardunaldiaren helburua Gobelab eta kolektibo honek egiten duen lana eta prestatzen ari den proiektu berriak ezagutaraztea da. Besteak beste, Durangoko azokari begirako copyleft-i buruzko batzarra, bazkaria, ziberkontrol sozialari buruzko hitzaldia eta kontzertuak topatu ahal izango ditu bertaratzen denak.

Jailadiaren egitaraua

12:00: Kopyleft-aren aldeko kolektiboen batzarra.

15:00: Herri Bazkaria (txartela 3 eurotan eros daiteke Itzubaltzeta Gaztetxean).

18:00: Hitzaldia: "Cibercontrol Social", Pablo Garaizar "txipi"-ren eskutik.

20:30: Kontzertua Getxoko Bizhil eta Gazteizko Desertika taldeekin.

Argibide gehiagorako:

http://gobelab.hacklabs.org

gobelab@hacklabs.org

Posta zerrenda:

getxokohacklab@lists.mundurat.net

http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/getxokohacklab
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun