Segiren prentsa oharra
Datorren asteazken honetan, irailak 21ean, hamabost euskal gazte epaituak izango dira Iruñean. Euren delitua: Estatu espainiarrak euskal gazteriaren aurka ofentsiba errepresibo izugarria bideratu zuenean berorrei aurre egin eta euskal gazteria izaera eta nortasun propio zein gureak diren eskubidez beteriko gazteria dela aldarrikatzea, nola eta euren osasuna kinka larrian ezarriz, gose greba amaigabe bati hasiera emanez.
Jada hiru urte igaro dira adierazitako gose greba hasi eta hilabetez iraun zutenetik. PP gobernu espainiarrean buru zegoelarik ilegalizazioen dinamika errepresiboari hasiera eman zion, eta hiru urte beranduago PSOE alderdi faxistak ere lan berberetan jarraitzen du gazteon aurkako eraso eta errepresio mekanismoak biderkatuz. Are gehiago, euskal gazteriak gazteon eta Euskal Herriaren eskubideen alde borrokatzeagatik, duintasunez jokatzeagatik, epaitu eta zigortu nahian dabiltza. Aurtengo urtea horren argigarri izan da Madrileko Auzitegi Berezian izandako sasi-auzi fartsan. Epaiketa fartsak ugaldu besterik ez dira egin gure herriaren etsaien eskutik, PSOEren eskutik, eta euskal gazteak Estatu zapaltzaileen esku uzten dituzten sasi-abertzale autonomisten eskutik zein euren polizia-zakurrengatik. Horren eredu ditugu aurten jada izan diren epaiketa ugariak edota laster Bizkaiko hainbat gazteren aurka abiatuko duten sasi-epaiketak, gureak diren eskubide demokratikoak gure egitearren borrokatzeagatik bizitza osorako zigorrak inposatu nahiean dabiltzalarik, gure herrian zilegitasunik gabeko Estatu eta euren aparatu terroristak.
Gutxi balitz, Estatu frantses zapaltzaileak ere argi ikusi du euskal gazteriaren aurkako errepresio bereizituaren beharra, eta hortan dihardu etengabean. Aurtengoan bost euskal herritar euroaginduaren bidez Estatu espainiarreko torturatzaileen esku utzi ditu, orain hain zuzen, Oier Oa gazte donostiarra arrisku berdinetan aurkitzen delarik.
Epaiketa fartsa guztien gainetik Segi aurrera! Ezin izan duzue eta ezin izango duzue! Antolakuntza da gazteon tresna eta borroka bitartekoa. Segi gazte erakundeak gogor salatu nahi ditu gazteon aurkako eraso, kriminalizazio eta epaiketa fartsa hauek, eta hauei aurre egiteko deia luzatu nahi dugu. Antolakuntza eta borrokaren bidez gureak diren eskubideak gure egiten jarraituko dugu eta sistemari erroetatik heldu eta eraldaketa soziala garatzen zein gure herria behetik gora eriakitzen. Borrokan eta borrokaz Independentzian bizitzen garelako, borrokan aske garelako Segi borrokan!
Sasi-epaiketa hauen inguruan izango diren mobilizazioekin bat egiten du Segi gazte erakundeak, eta era berean, Oier Oa entregatzeko arriskuan izanik Estatu frantses zein Estatu espainiar faxisten eta euren menpenko autonomisten jarrera salatu nahi dugu. Horretarako biderik hoberena: antolakuntza eta borroka!
Gaiaren inguruko berriak:
Naroa Jairegizuria leioztarra epaituko dute asteazkenean 2002an gose greba batean parte hartu izanagatik (2005 ira 18)
2005eko iraila, Euskal Herrian