Saharako gose grebalarien egoera salatuko dute bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 20a, 20:31

Iragan den asteazkenean Bilbon 120 pertsona bildu ziren kontzentrazioan (argazkian / Saharatik.com) abuztuaren 8tik aurrera gose greban diren 37 giza eskubideen aldeko ekintzaile eta militante saharar presoen egoera gogoratzeko. Marokok atxilotutako kide hauen osasun baldintzak txarrera doazenez eta guztiz kezkagarriak izanda, Saharen aldeko hainbat elkartek asteroko jarduera burutzea erabaki dute eta aste honetarako kontzentratzeko deia egin dute, baina Bilbon dagoen Espainiako Gobernuaren Azpiordezkaritzan egin beharrean, biharko Bizkaiko deialdia Leioan kokatu dute, Boulevardeko monolitoan arratsaldeko 19:30ean.

Gaiaren inguruko berriak:

Concentraciones semanales por los presos saharauis (Saharatik.com)

Fotos de la carcel del Aaiun y situación de los presos (Saharatik.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun